Alarde publiko eta ez baztertzailea martxan jarri behar zen lehenengo momentutik eta dudarik gabe sortu zen Landetxa konpainia. Gutxi batzuen artean hazi zen proiektua, baina poliki poliki eta urteen poderioz, haunditzen joan da.
Gazte jende berriak aire freskoa eta ilusio haundiak ekarri dizkigu, benetako helburura bide zuzenean jartzeko: Herri bat, Jai bat, Alarde bat.
Ekaina iristean eta txilibito eta danbor soinuak gure herriko kaleetatik entzutean, martxan jartzen ditugu entsaioak auzoan barrena, giro oso onean.
Gonbidapena luzatzen dizuegu auzokide guztiei gurekin parte hartzera, herriko jaietan denok batera eta berdintasunaren bidean pausu tinkoak ematera.
Jai onak pasa eta San Pedro eta San Martzial egunak giro onean igaro ditzagun.
Gora Landetxa konpainia!!!