alarde publikoa

Artxeroak

Artxeroak

Isiltasuna. Tresnak sorbaldan ditugu, eta begiak bere oinetan iltzatuta. Aldapari bizkarra emanda dago bera. Zerra besoan bermatu du, eta irribarrea ezpainetan begiratzen digu. 50 bat gara, gizon eta emakume. Eta bihotzaren taupadak bizi-bizi doazkigu.

Turutaren soinua aditzen da bat-batean: ta taraa… ta tara tatara tatarata-TA! Buelta eman du kolpetik.

Aurtengo alardeko lehenbiziko urratsa egin du, eta festa lehertu da.

Piribiribipiribipiri piribi pi piri piribiribi doinuak lagun hasi gara oinez, pauso sendoz. Arrankada. San Martzial karrikako maldan gora, pikotxak eta palak, urte osoa une honen zain eman dutenen txaloen artean. Pozak gainezka egiten du orduan.

Artxeroak

Alardeko gainerako konpainietako lagunei, atsegin handiz, bidea irekitzen diegu, gure biratzeko era bereziarekin (angelu zuzenean). Izan ere, hori da gure zeregina. Uniformearen mantalaren azpian, urte osoan zehar elkar asko maite duten adin guztietako pertsonak; dantzarekiko eta parranda sortzailearekiko zaletasunak batzen gaitu. Izan ere, bideak irekitzea bezain beste gustatzen zaigu tabernak ixtea.

Eskuadran ateratzeko txapela beharko duzu noski, eta, horretaz gain, polaina beltzak, larruzko mantala, jakan jartzeko entseina, zapi zuria (Kaboa bazara hobe duzu zapi gorria jartzea) eta tresna bat: pikotxa, pala, aizkora edo aitzurra. Ez kezkatu, berezkoa dugun irribarrea konturatu gabe aterako zaizu gurean hasi bezain pronto.

Ongi etorri eskuadrara!!

Artxeroen facebook-ean sar zaitezke. facebook

Bideoak

Kaporalburu

2018
 

Eli

Elixabete Rekarte

2014tik 2017ra
 

Jokin

Jokin Otegi

2010tik 2011ra
 

Mikel

Mikel Elizondo

2006tik 2009ra
 

Sagrario

Rosario Campo

1998tik 2000ra
2003tik 2005ra

Iñaki

Iñaki Urrusolo

Harremanetarako

Kontsulta bat egin nahi baduzu bete ezazu formulario hau.

OHARRA: izartxoa (*) duten eremuak derrigorrezkoak dira.

 Lege-oharra irakurri eta onartzen dut*

Oharrak

Hartxeroen eskuadrarekin aurten desfilatu nahi duten petsonek, datorren maiatzak 1 erainoko epea daukate apuntatzeko ondorengo orria betez eta datu hauek erreztuz:

  • Izen abizenak
  • Telefono zenbakia
  • Jaio urtea

Beti gurekin!!

Eva Campo

Eva

Martín Ugarte

Martín