alarde publikoa

Itoiz Martin

Alarde Publikoaren Jenerala 2019

2018/ 11 / 15

Alarde Publikoko Juntak eta Alardeko Agintarien Juntak ofizialki jakinarazten dute ITOIZ MARTIN ELIZAZU izendatu dutela 2019ko Alardearen Jeneral.

Itoiz Martin 36 urteko irundarra da. 2007az geroztik Zalditerian hainbat kargu bete ditu: lehenik, Eskoltan, geroago Kapitain izan da, eta azken hiru urteotan Komandante jardun du.