alarde publikoa

Alardea2026

San Juan

Agurra 2026

30 urte

Duela 30 urte, Bidasoaldeko Emakumeak taldeko kide batzuek Udalari eskatu zioten ordenantza alda zezala, Irungo Alardean herrikide gizonezkoekin batera parekidetasunez parte hartu ahal izateko. 30 urte geroago, berriro eskatu behar diogu aspaldiko urteotan behin baino gehiagotan eskatu dioguna: Udal Alardea antola dezala. Ez da deus berria. Eskatzen dugu Udalak beti berea izan duena berreskura dezala: Alardearen antolaketa.

Mendez mende, Udala izan zen Alardearen bermatzailea. Gaur egun, haren absentzia ez da neutraltasuna, utzikeria baizik.

Legeak argi dio: erakunde batentzat, berdintasuna ez da aukera ideologiko bat, lege-beteharra da. Agirietan berdintasuna aldarrikatu arren bere herriko jaien muin bihurtutako ekimenean berdintasuna ukatzen duen instituzio batek erabat galdu du bere buruari zor dion ardura eta zintzotasuna, eta ez du sinesgarritasunik batere herritarren aurrean.

Emakundek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundu baina Udalak berak muzin egindako Alarde bat anomalia instituzional bat da, hiri honen lotsagarri. Hogeita hamar urte zain, urte gehiegi dira. Hiru hamarkadatan geure eskuz eraiki dugu Udalak berezko zuena eta bere egin behar duena. Bada tenorea ardurak berriro bere gain hartzekoa, eta salbuespenik gabe herritar guztientzat izango den Alarde bat aldarrikatu, antolatu eta babestekoa. Berdintasunaren aldeko konpromisoa bene-benetakoa badu, Udalak erantzukizun politiko eta etiko hori bete behar du.

Bukatzeko, omen egin nahi diegu duela 30 urte irainen, mehatxuen eta erasoen artean Alardera sartzeko adorea eta kemena izan zuten emakume eta gizonei. Haien duintasunari esker, orain 2000 lagun baino gehiago gara elkarrekin desfilatzen dugunok. Udalaren laguntzarik gabe Alarde bizia, hunkigarria, alaia eta gero eta handiagoa sortu dugu.

Erakutsi dugu berdintasunak ez duela Alardea suntsitzen, ederrago eta indartsuago egiten baizik.

Gora Irun!
Gora San Martzial!

Eskerrak eman nahi dizkizuegu

Zuei, 30 urteotan amore eman gabe parte hartu eta hor egon zaretenei, bai eta egun bakar batean egon zaretenei ere.

Baita urteotan utzi gaituzuenei ere; orain zuen oroimenak gurekin bat egiten du desfilatzen dugun bakoitzean.

HB, IU eta EA alderdiei, 1996ko udalbatzan emandako babesagatik, eta EH Bildu eta Elkarrekin Podemosi, gaur egun egiteagatik, PSE-PSOEk, EAJk eta PPk ez bezala, ez baitzuten orduan egin, ez eta orain ere.

Espaloietatik txaloka eta bibaka lagundu gaituzuenei, bai eta hitzez eta aitortzaz egin duzuenei ere.

Gazteen belaunaldi gazteei, urtero Alardea pozez eta giro ederrez biziberritzen baituzue.

Eta, azkenean, gure senide eta lagunei, batez ere lehendabiziko urte gogor haietan laguntza eta babesa eman baitzeniguten. Eskerrik asko.

Zeren eta Alarde Parekide hau ez baitzen ezerezetik sortu. Irainduak, minduak eta jazarriak izan ziren pertsona batzuen adoreak sortu zuen, berdintasunaren aldeko konpromisoak hura guztia merezi zuelakoan, sortu ere.

Eskerrik asko guzti-guztiei.

imgen bideoa

Agintariak2026

Estatu Nagusia

Zalditeriaren laguntzailea:
Agus Artola Irastorza

Infanteriaren laguntzailea:
Mónica Calvo Plaza

Artilleriaren laguntzailea:
Mikel Zubizarreta Calvo

Jeneralaren laguntzailea:
Irati Galarza Gil

 

Alardeko Jenerala:
Patxi Pérez Goñi

Komandantea:
Naiara Díez Manterola

Turutaria:
Txiki Plazas Tadeo

Zalditeria

Kapitaina:
Ander Monje Artola

Tenientea:
Antton Babaze Aizpurua

Alfereza:
Marion Le Roïc Mendizabal

Sarjentua:
Naroa Perurena Valero

Artxeroak

Artxeroaren Kaporalburu:
Txomin Eskarmendi

Danborrada

Danbor Nagusia:
Leyre Lorenzo Beato

Banda

Bandako Zuzendaria:
Beñat Aizpiolea Ormazabal

Sable

Landetxa

Kapitaina:
Aiora Fagoaga Iza

Tenientea:
Elaia Iriarte Sarasola

Alfereza:
Eloy Colombo Aramendi

Alfereza:
Miren Olaskoaga Peña

Banderatxoa:
Nerea Irazoki Arbelaitz

Lapitze

Kapitaina:
Irene Goenaga Martínez

Tenientea:
Ane Aizpuru Jorajuria

Alfereza:
Ane Borreguero Oliden

Banderatxoa:
Iraia del Rio Borge

Meaka

Kapitaina:
Nagore Olaskoaga Alsua

Tenientea:
Ane Imaz Fernandez

Alfereza:
Anne Gómez Amiano

Banderatxoa:
Amaia Pino Rivas

Bidasoa

Kapitaina:
Maider Resende Tejedor

Tenientea:
Junkal Amores Otermin

Alfereza:
José Corchón Álvarez

Banderatxoa:
Iñaki Elizondo Madrid

Irungo Bandera:
Iker Montero Madrid

San Miguel

Kapitaina:
Mikel Malmierka Picado

Tenientea:
Maite Tolosa Rivas

Alfereza:
Cristina Domínguez Dieguez

Banderatxoa:
João Gouveia Faria

Olaberria

Kapitaina:
Irene Diaz Veiras

Tenientea:
Beatriz Ruiperez Canuto

Alfereza:
Irene Díaz Veiras

Banderatxoa:
Maite Mariezcurrena Miranda

Ama Xantalen

Kapitaina:
Iratxe Etxeberria Arretxe

Tenientea:
Nahia Dueñas Arrastio

Alfereza:
Isabel González Olaso

Banderatxoa:
Iune Mendizabal Bermejo

Anaka

Kapitaina:
Olga González Hortet

Tenientea:
Jesús Etxeberria Ugalde

Alfereza:
Aintzane Fierrez González

Banderatxoa:
Mikel Rodriguez Burguete

Santiago

Kapitaina:
Mila Fernández Elizondo

Tenientea:
Bakarne Antzin Urroz

Alfereza:
Violeta Saez Mendez

Banderatxoa:
Kristina Menta San Miguel

Artillería

Kapitaina:
Julen Gateu Arrieta

Tenientea:
Olatz Espinosa Sieira

Alfereza:
Gorka Grijalba Ugarte

Sarjentua:
Virginia Reguero Gómez

Entseguak2026

Urte ezberdinetako argazkiak

2026 - 2025 - 2023 - 2022 - 2019 - 2017 - 2015 - 2014 - 2013 - 2012 - 2011 - 2009 - 2008

Landetxa: 19, 23 eta 26, 19:30etan Bizilagunen elkartean.

Lapitze: 19, 22 eta 25 20:00etan Pio XII plazan.

Meaka: 19, 22 y 24 a las 20:00 en Bordatxiki.

Bidasoa: 19, 22 eta 25, 20:00etan Palmera-Monteron. Tahona ondoan.

San Miguel: 18 (geldirik), 22 eta 24, 20:30etanetan eta 25, 20:00etanetan Anzaran plazan.

Olaberria: 19, 24 eta 25, 20:00etan Willy ostatuan.

Ama Xantalen: 19, 24 eta 25, 20:00etan Peña kalean.

Anaka: 19 eta 23 (Gascón tabernan), 26 (Txanaleta plazan) 20:00etan.

Santiago: 19, 23 eta 25, 20:00etan Oiasso museoan.

Danborrada: Maiatzaren 30, Ekainaren 6 eta 13, 16:30an Dunboa Txikin (geldirik). 27an 20:30etan Peña kalean.

Banda: 29an, 20:00etan Ama Xantalen Egoitzan

Banda eta Danborrada: 29an 20:00etan, Peña kalean, "herriari buelta" emateko. Ondoren, 21:00etan Urdanibia plazan.

Kantinerenaurkezpena

Urte ezberdinetako argazkiak

2026 - 2025 - 2024 - 2023 - 2022 - 2019 - 2018 - 2017 - 2016 - 2015 - 2014 - 2013 - 2012 - 2011 - 2010 - 2009 - 2008 - 2007 - 2005 - 2004 - 2000 - 1999 - 1998

20:00tan ibilbideari hasiera emango zaio Urdanibi plazatuk, Junkal plaztxoan bukatzeko 20:15tan non eta aurkezpena hasiko den.

Bai txilibitu, edo redoble nola danborrarekin parte hartu nahi duenak 19:45etan Urdanibia plazan egon behar du txapela gorriarekin.

Ibilbidea:

Urdanibia plaza, San Martzial, Kale Nagusia, Foru kalea, Berrotaran, Joaquin Gamon, Colon ibilbidea, Fermin Calbeton, Eskola kalea, Junkal Plazatxoa.

Kantineren aurkezpena

San Pedro2026 
Arma ikuskatzea

Mapa

Munizio eta banderatxoen ematea: 11:45etan Urdanibia plazan.

 

Zalditeria: 16:00etan Colon ibilbidea.

Santiago: 16:10etan Santiago kalean. Konpainiaren kontzentrazioa: 15:45etan Oiasso museoan.

Bidasoa: 16:20etan Antonio Valverde kalean. Konpainiaren kontzentrazioa: 15:30etan Palmera-Monteron. Tahona ondoan.

Ama Xantalen: 16:30etan Urdanibia plazan(Moskun). Konpainiaren kontzentrazioa: 15:30etan Peña kalean.

Meaka: 16:50etan Juanita jatetxean. Konpainiaren kontzentrazioa: 15:30etan Ola sagardotegian.

Olaberria: 17:35etan Perujaran kalean. Konpainiaren kontzentrazioa: 16:15etan Willy tabernan.

Artilleria: 17:55etan San Juan plazan.

San Miguel: 18:20etan Fuenterrabia kalean.Konpainiaren kontzentrazioa: 17:00etan Anzaran plazan.

Lapitze: 18:30etan Pio XII plazan. Konpainiaren kontzentrazioa: 17:15etan Pio XII plazan.

Landetxa: 19:00etan Lapurdi kalean. Konpainiaren kontzentrazioa: 17:00etan Bizkaia kalean.

Anaka: 19:20tan Embajador Pedro de Aristegui plazan. Konpainiaren kontzentrazioa: 16:30etan Gaskon taberna.

 

Ensegua Tamborrada-Banda: Peña kalean, 20:00etan "herriari buelta" emateko.

Ondoren 21:00etan Urdanibia plazan.

Arma ikuskatzea

San Martzial2026 

Urte ezberdinetako argazkiak

2026 - 2025 - 2024 - 2023 - 2022 - 2019 - 2018 - 2017 - 2016 - 2015 - 2014 - 2013 - 2013 Ermita - 2012 - 2012 Ermita - 2011 - 2011 Ermita - 2010 - 2010 Ermita - 2009 - 2008 - 2007 - 2007 Ermita - 2006 - 2005 - 2004 - 2003 - 2001 - 2000 - 1999 - 1998 -

San Martzial

OHARRA !!!

Galdu ezkero, konpainiako banderatxoa bila ezazue

Alardean eskopeteei buruz...

Goizez

Alborada: 5:45etan Erromes plazan.

Diana • Banda eta Danborrada: 6:00etan Junkal elizako plazatxoan.

Hatxeroak 7:30etan Mendizale Elkartean

Landetxa: 7:00etan Bizilagunen elkartean.

Lapitze: 7:00etan Pio XII plazan.

Meaka: 7:30etan Ola sagardotegia.

Bidasoa: 7:30etan Palmera-Monteron. Tahona ondoan.

San Miguel: 7:00etan Anzaran plazan.

Olaberria: 7:20etan Willy ostatuan.

Ama Xantalen: 8:00etan Peña kalean.

Anaka: 7:00etan Gaskon tabernan.

Santiago: 7:45etan Triangulo plazan. Santiago kalea.

Artilleria: 7:00etan ohiko lekuan.

 

Arrankada: 10:20etan San Martzial kalean.

Arratsaldez: 17:10etan Ama Xantalen kalean.