alarde publikoa

Itxi

Kantinerak 2025

Kantinerak

Hautagaiak aurkezteko modua eta lekuari dagokion informazioa konpainia bakoitzaren estekan aukituko duzu.

Udal Alardearen alde

Gero eta hurbilago ditugu herriko jaiak, eta haiekin batera heldu da San Martzial Alarde berri bat.

Lortutako aurrerapenak eta askatasunak arriskutan diruditen garai nahasiotan, guk berriro ekingo diogu Alarde parekide bat antolatzeari; alegia, aukera-berdintasuna jaiaren eta erritualaren muinean txertatua duen Alardeari. Aurten, gainera, konpainia berri bat izango dugu bidelagun, Meaka auzokoa.

Berriro eskatu diogu alkateari Udal Alarde bat antola dezala. Ez da eskabide bitxi edo tokiz kanpokoa; alderantziz, Udala izan da mendetan eta mendetan Alardearen antolatzailea. Izan ere, Alardea bera bezain tradizio zahar eta errotua da Alardea Udalak antolatzea. Eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna aldarrikatzen duela dioen Udalbatzak eginbehar etiko eta politikoa du, izan behar luke, herritar guztientzako Udal Alarde parekide bat antolatzea.

Gero eta gehiago dira lanean, politikan, jaietan eta Alardean bazterkeria onartzeko prest ez dauden emakumeak. Eta gero eta gehiago dira jaietan gozatzeko eta parte hartzeko tenorean emakumeen bazterkeria onartzeko prest ez dauden gizonak. Ulertu dute, bai eta zuzenean egiaztatu ere, nesken, bikotekideen, alaben edota seme-alaben alaben ondoan desfilatzeak Alarde are alaiagoa eta hunkigarriagoa egiten duela. Ulertu dute, eta barneratu, emakumeen eskubideak zabaltzea ez dela inoiz inoren aurka agertzea, eta haien alde egiteak elkarrekiko harremanak hobetzen dituela. Zeren eta, berdintasuna lehenesten dugun bakoitzean, bidegabekeriak murrizten eta pertsona askeagoak eta jendarte kohesionatuagoak lortzen laguntzen baititugu.

Ametsa egia bihurtu artean, aurten ere jai giroan gozatzeko Alardea berriro antolatuko dugu, hunkituko gaituen Alarde parekidea, urtetik urtera handitzen ari dena, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunak ez baitu atzera egiterik, ezta Alardean ere.

Gora Irun!
Gora Sanmartzialak!

San Martzial 2025

Arma ikuskatzea 2025

Kantineren aurkezpena 2025

Entseguak 2025

Elkarrizketak 2025

Alarde Publikoaren hasiera

WEBGUNE HONEK COOKIE-AK ERABILTZEN DITU.
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.
Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika