Oharrak
Mendi martxa Meaka auzoan zehar (2026ko apirilak 26)
Meaka konpainiak datorren apirilaren 26an ospatuko du Meaka auzoan egingo den bere mendi martxaren bigarren edizioa.
Aurreko edizioan bezala, aurtengoan ere zailtasun maila desberdinetara egokitutako bi ibilbide eskainiko dira, pertsona guztien parte-hartzea errazteko helburuarekin. Ibilbide luzea, distantzia eta desnibel handiagokoa, 10:00etan abiatuko da; ibilbide laburra, berriz, errazagoa, 10:30ean hasiko da. Bi ibilbideek Meakako auzo elkartea izango dute irteera eta helmuga.
Jardunaldiari amaiera emateko, martxa amaitu ondoren, pintxo-potea egingo da elkartean. Ekitaldia herritar guztientzat irekia izango da, baita martxan parte hartzen ez dutenentzat ere.
Antolatzaileek auzoko bizilagun guztiak animatu nahi dituzte parte hartzera. Konpainiaren barruan giro ona sustatzea eta auzo-loturak indartzea ditu helburu ekimen honek, ingurune hurbil eta parte-hartzailean.
Txilibito eta danbor tailerrak
- Larunbatero, martxoaren 15etik aurrera, 10:30etatik 12:30etara Arbeseko Toki Alai ikastetxean
- Larunbatero Maiatzaren 9tik ekainaren 6ra, 11:00etatik 13:00etara Leka-Enea ikastetxean
- Maiatzaren 11tik, igandero 18:30etatik 19:30etara Eguzkitza ikastetxean
- Danborradako entsegu geldiak, maiatzaren 31n, ekainaren 7an eta 14an, 16:30ean Dunboa txiki ikastetxean
Entsegu geldiak
- Meaka: maiatzaren 30ean eta ekainaren 13an, 11:00tik 12:00ra Arbeseko Toki Alai ikastetxean

