alarde publikoa

Maite Vergara

Alarde Publikoaren Jenerala 2022

Martxoa 2022

Alarde Publikoaren Batzarrak otsailean egindako bilera batean iragarri zuen 2022ko Alardea antolatzeko asmoa, baldin eta COVID delakoaren baldintzek horretarako aukera ematen badute. Aldi berean, Maite Vergara Iraeta Alardearen Jeneral gisa berretsi du, 2019an funtzio hori bete zuena.

Maite Vergara Iraeta irundarra irakasle lanetan ari da eskualdeko ikastetxe batean.

Azken 14 urteetan San Martzial eguneko desfilean parte hartu du, postu ezberdinetan.

Hainbat urtez Bidasoako konpainian desfilatu zuen txilibitoa eta erredoblea jotzen, geroago Artileriako baterian parte hartu zuen eta gero estatu nagusirako jauzia egin zuen, Inma Landaren laguntzailea izan zelarik, 2019an ordezkatu zuena.