alarde publikoa

Maite Vergara

Alarde Publikoaren Jenerala 2019

2019/ 06 / 18

Aurtengo Alardean parte hartzerik ez duela eta, Itoiz Martin Elizazuk Jeneralarena egingo duen beste pertsona bat hauta dezala eskatu dio Juntari.

Ekainaren 13an egindako Juntako bileran, Alardeko Jeneral berri gisa Maite Vergara Iraeta hautatua izan da.

Maite Vergara, 47 urteko Irundarra, eskualdeko ikastetxe batean egiten du lan irakasle gisa.

Azken 14 urteetan San Martzial eguneko desfilean parte hartu du, postu ezberdinetan.

Hainbat urtez Bidasoa konpainian desfilatu zuen, eta baita Artillerian ere. Ondoren, Estatu Nagusi gisa aritu zen, Inma Landaren laguntzaile izanik. Aurtengo Alarde Parekideko Jenerala izango da.